Urtebetetze magikoak,
oroitzapen gogoangarriak
Imajinatu urtebetetze bat non haurrek jolastu, barre egin eta primeran pasatzen duten, familia kideek hauek zoriontsu ikusteaz gozatzen duten bitartean. Gure espazioan, xehetasun guztiak gun berezi hau oroitzapen ahaztezin bihurtzeko diseinatuta daude: ospakizun handi baterako aukeraz betetako leku seguru eta erosoa.
.png)
ZURE NEURRIRA EGINDAKO FESTA
Espazio osoa izango duzu eskura (ur-eremua izan ezik, itxita egongo baita). Ospatu astelehenetik ostegunera, arratsaldez, eskuragarritasunaren arabera eta aldez aurretik erreserba eginez. Gutxieneko iraupena 2,5 ordukoa da, 250 €-ren truke. Baina dibertsioa luzatu nahi baduzu, gehitu denbora gehigarria ordu erdiko 50 €-ren truke. Eta nahiago baduzu, ahaztu zaitez garbiketaz: aukerako garbiketa-zerbitzua eskaintzen dugu 30 €-ren truke.
MERIENDATZEKO GUNEA
Badakigu merienda ere ospakizunaren parte dela. Catering zerbitzurik eskaintzen ez dugun arren, erabilera anitzeko espazio bat aurkituko duzu, non haurrentzako mahai eta aulkiak zure gustura antola ditzakezun. Sukalde txiki bat ere izango duzu, hozkailu eta izozkailu txiki batez, mikrouhin-labe batez eta haurrentzako tresnez (platerak, edalontziak eta mahai-tresnak) hornituta.
Jolas eremuak txukun eta osorik mantentzeko, merienda eremu honetan bakarrik gozatu ahal izango da.
PRESARIK EZ, ZURE ERRITMOAN
Urtebetetze festaz hasieratik amaierara gozatzea nahi dugu: 30 minutu izango dituzu aurretik dena prestatzeko eta beste 30 minutu ondoren garbitzeko, garbiketa zerbitzurik kontratatzen ez baduzu.
Urtebetetzeak egun bat baino askoz gehiago dira: betiko gordetzen diren oroitzapenak dira.
RESERBATU ESPAZIOA
Kontsultatu beheko egutegian erabilgarritasuna eta egin erreserba eskaera.
Behin eginda, jar zaitez gurekin harremanetan WhatsApp bidez xehetasun guztiak zehazteko (eguna, ordutegia, garbiketa zerbitzua…). Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.
+34 614 074 295
Hemen irakur ditzakezu baldintzak, arauak, arauaketa gainerako xehetasunak.
